Dokumentuaren akzioak
Pedro Miguel Etxenike eta Pilar Kaltzada: Gu ere, UEU
UEUk martxoan abiatu zuen UEUren atxikimendu kanpaina: Ni, ere UEU eta bertan UEUrekin lotura estua duten hainbat pertsona ezagunek parte hartu dute: Juan Mari Arzak (Sukaldaria), Igor Elortza (Bertsolaria eta UEUko bazkidea), Gorka Otxoa (Aktorea eta UEUko bazkidea), Ilaski Serrano (Kazetaria eta UEUko bazkidea)...
Kanpaina 4 bideok osatzen dute eta martxoan kaleratu zen lehena: "Dakiguna erakutsiko dizugu". Orain berriz, bigarrena kaleratu dute: "Etorkizun on bat".
Bertan Pedro Miguel Etxenike fisikariak eta Pilar Kaltzada komunikazio-adituak UEUk ikerkuntzan izandako paperari buruz hitz egiten dute. Beraien iritziz: "Iragan zoragarria izan ordez, nahiago genuke etorkizun on bat izatea".
Hemen duzu ikusgai: