Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Paziente diabetikoetan iktusa tratatzeko terapia berria garatu dute Nafarroako Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Paziente diabetikoetan iktusa tratatzeko terapia berria garatu dute Nafarroako Unibertsitatean

2018/09/26 - Unibertsitatea.net
Iktusa gaixotasun zerebrobaskularra da eta Nafarroan esaterako, urtean, 1.000 kasu ematen dira.

Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek paziente diabetikoetan iktusa tratatzeko terapia berri bat garatu dute.

Ikerketan iktusa tratatzeko MMP-10 proteina emateak kalte zerebrala murrizten duela ikusi dute. Gainera tratamenduak ez ditu arazo hemorragikoak eragiten.

Iktusa gaixotasun zerebrobaskularra da eta Nafarroan esaterako, urtean, 1.000 kasu ematen dira. Diabetesa duten pertsonek iktusa izateko arrisku handiagoa dute eta gaur egungo botika ez da oso eraginkorra beraientzat. Besteak beste arazo hemorragikoak sortzen dituelako.

Orain, terapia berriak diabetesaren ondorioz ematen diren iktusak tratatzeko aukera berriak eskainiko ditu.

Iturria: Nafarroako Unibertsitatea