Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Paula Kasares filologoak bere doktorego tesian: "Nafarroan euskarak biziraun du nafar askok ikasteko eta beren seme-alabak euskaraz hazteko hautua egin dutelako"
Erabiltzailearen akzioak

Paula Kasares filologoak bere doktorego tesian: "Nafarroan euskarak biziraun du nafar askok ikasteko eta beren seme-alabak euskaraz hazteko hautua egin dutelako"

2013/10/11 - Unibertsitatea.net
Ikerketa beraien seme-alabak euskaraz haziz euskararen belaunez belauneko jarraipena berreskuratzen saiatzen diren Iruritako eta Iruñeko bi familietako hizkuntza bizipenetan oinarritu da.
Paula Kasares filologoak bere doktorego tesian: "Nafarroan euskarak biziraun du nafar askok ikasteko eta beren seme-alabak euskaraz hazteko hautua egin dutelako"

Irudia: UPNA/NUP

Paula Kasares Corrales filologoak UPNA/NUPen aurkeztu du bere doktorego tesia: Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan.

Tesian Nafarroako azken 40 urteetako euskararen belaunez belauneko jarraipena ikertu du eta hizkuntzaren jarraipena hiztunen atxikimenduek eta hautu-erabakiek ahalbidetzen dutela ondorioztatu du.

Honela, "euskarak ez dirau Nafarroan guraso euskaldunek beti ume euskaldunak hazi dituztelako, hainbat nafarrek euskararen aldeko atxikimendu eta hautuak egin dituztelako baizik".

Ikerketa beraien seme-alabak euskaraz haziz euskararen belaunez belauneko jarraipena berreskuratzen saiatzen diren Iruritako eta Iruñeko bi familietako hizkuntza bizipenetan oinarritu da. Honela bi belaunaldi aztertu dira, 1970eko hamarkadan hazitakoa eta haien seme-alabak, 2000. urtetik aurrera jaiotakoena.

Tesiaren gaineko informazio gehiago UPNA/NUPeko gunean aurkituko duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari