Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Patogeno berriak: legeria eta bere detekziorako teknikak" Jardunaldia azaroaren 20an
Erabiltzailearen akzioak

"Patogeno berriak: legeria eta bere detekziorako teknikak" Jardunaldia azaroaren 20an

2014/11/07 - Unibertsitatea.net
Elikagaien sektoreko eragileei merkaturatzen dituzten produktuei lotutako prozesuak eta produktu horiek ekar ditzaketen arriskuak hobeto ezagutzeko irizpideak ezarri nahi dizkie Europako legediak.

AZTIk eta Bioserrek Patogeno berriak: legeria eta bere detekziorako teknikak” jardunaldia antolatu dute datorren azaroaren 20an.

Elikagaien bidez historikoki transmititu izan diren patogenoak dira Salmonella, Staphylococcus aureus, Clostridium botulium, Clostridium perfringens eta Bacillus cereus. Hala ere, egun patogeno berriak detektatzen hasi dira: Listeria monocytogenes, Vibrio, E.coli, Campylobacter...

Europako legediak irizpide eraginkorrak sustatu nahi ditu elikagaien sektoreko eragileei merkaturatzen dituzten produktuei lotutako prozesuak eta produktu horiek ekar ditzaketen arriskuak hobeto ezagutu ditzaten. Eta ildo honetatik besteak beste, iraungitze-datak arrisku mikrobiologikoen arabera ezartzera behartuko ditu legediak.

AZTIko Derioko egoitzan ospatuko da osasun-eremuko elikadura-sektorera zuzenduta dagoen jardunaldia. Doakoa da ekitaldia baina bertaratzeko izena eman behar da Bioser@bioser.com helbidean edo 932264477 telefonoan.

Iturria: (Azti)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari