Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 'Passion for Knowledge' zientzia jaialdia Donostian
Erabiltzailearen akzioak

'Passion for Knowledge' zientzia jaialdia Donostian

2016/09/20 - unibertsitatea.net
Jaialdia batez ere Donostian izango da 2016ko irailaren 27tik urriaren 1era, Europako Kultura Hiriburutzarekin bat eginez

Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, Passion for Knowledge jaialdia izango da irailaren 27tik urriaren 1era Donostian. Donostiako kultur hiriburutzaren egitarauaren barruan sartu dute. Zientzia funtsezko kultur jarduera gisa sustatzea xede duen jaialdia da berau. Zientzialariak, hainbat diziplinatako izen handiak eta herritarrak biltzen ditu, ezagutza zientifikoa partekatu eta zientziaren eta bere balioen zabalkundean denen parte hartzea sustatzeko helburuarekin.

Donostiako Victoria Eugenia Antzokia izango da jaialdiko egoitza nagusia, baina Bilbon eta Bordelen ere izango dira jarduerak.

Mundu mailako izen handiko ikertzaileen eskutik izango dira hitzaldi nagusiak, tartean hainbat nobel saridun. Sormenaren inguruko mahai ingurua, bertsolarien sormen-prozesua ardatz izango duen ekitaldi berezia, Naukas saioak,; edota dantza, eskulturak, soinua eta irudiak batzen dituen Breaking Boundaries ikuskizuna ere ez dira faltako. Hitzaldiak euskarara, gaztelerara eta ingelesera itzultzeko interpretazio-zerbitzua izango da eta saio guztiak zuzenean ikusteko aukera izango da streaming bidez. Jendaurreko saio guztiak doakoak badira ere, aldez aurretik webgunean bertan izena ematea komeni da.

Hitzaldi nagusiez gain, Zientzia Kluba, Zientzia eskola, argazki erakusketak edota ikusentzunezkoak ere ez dira faltako.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari