Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Pascual Román Polo kimikariak Taula Periodikoaren nondik norakoak azalduko ditu Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Pascual Román Polo kimikariak Taula Periodikoaren nondik norakoak azalduko ditu Bilbon

2019/01/11 - Unibertsitatea.net
Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea da aurten. Horrela izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2017ko abenduan.

2019a Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Gainera 150 dira Dmitri Ivanovitx Mendeleiev zientzialari errusiarrak elementu kimikoen taula periodikoaren lehen bertsioa sortu zuela.

Honen harira eta taula periodikoaren nondik norakoak azaltzeko hitzaldia antolatu dute UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak.

Hitzaldia Zientzia Kimikoetan doktorea eta UPV/EHUko irakasle emeritua den Pascual Román Polok emango du urtarrilaren 16an (asteazkena) arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

Sarrera librea eta doakoa da baina aurretik gonbidapena eskuratu behar da liburutegian, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Hitzaldiak streaming bidez ikusteko aukera ere egongo da.

Informazio gehiagorako jo Zientzia Kaierara.