Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Partitura elektronikoetan orriak pasatzeko arazoa konpontzeko aplikazioa

Dokumentuaren akzioak

Partitura elektronikoetan orriak pasatzeko arazoa konpontzeko aplikazioa

2017/04/07 - unibertsitatea.net
Interpretatzaileak partituraren orriak pedal baten bidez pasatzea ahalbidetzen duten atril elektronikoak existitzen dira gaur egun, baina erronka musikariak arreta ez galtzeko sistema diseinatzea zen

Musika-partitura elektronikoetan orrik musikariak arreta ez galtzeko moduan nola pasatu. Horixe Blackbinder enpresa NUPera laguntza eske joateko arrazoia. Interpretatzaileak partituraren orriak pedal baten bidez pasatzea ahalbidetzen duten atril elektronikoak existitzen dira gaur egun, baina erronka musikariak arreta ez galtzeko sistema diseinatzea zen, eta hori izan da NUPek sortu duen irtenbide teknologikoa.

Miroslav Zivanovic Jeremic Seinalearen Teoria eta Komunikazioko irakaslea izan da software berria sortu duena, NUPeko Smart Cities Institutuaren (ISC) eta haren zuzendaria den Ignacio Matías Maestroren lankidetzarekin. Musikariari entzuten dion sistema da, eta partitura aurrera joatea ahalbidetzen du (atril elektroniko edo tableta euskarri moduan edukita), joaldiaren tenpora egokituz eta musikariak esku hartu beharrik gabe. Patentea lortzeko bidean dago orain aipatu sistema.

Nafarroako Blackbinder enpresa da merkataritza-ustiaketaren eta aplikazioa ondoren garatzearen arduraduna, NUPeko bi tituludunen lankidetzarekin. "Mundu osoko kontserbatorioek eta musika-eskolek agertu dute interesa garatu den sistema horretan, bereziki Estatu Batuetakoek" unibertsitateko iturrien esanetan. Duela gutxi proiektuaren bigarren fasea hasi da, eta bertan Unibertsitateko Matematika Saileko Marisol Gómez Fernández irakasleak hartuko du parte.