Dokumentuaren akzioak
Paperean inprimatu eta argitzen den bonbilla laua
Borja Muerza Subiza (Iruñea, 1992) ingeniariak bonbilla lau berezia diseinatu du. Tinta bereziekin paperaren edo plastikoaren gainean inprimatu eta ohiko bonbillen moduan funtzionatzen duena, korronte elektrikoari esker argitzen dena. NUPeko Industria Teknologietako Ingeniaritza gradu amaierako lana izan da, bikain kalifikazioa lortu duena, eta Gráficas Ulzama enpresak garatu du. Muerzaren esanetan, teknologia honi esker "zirkuitu elektronikoak paperaren zein kartoiaren gainean sortu daitezke, ohiko inprimatzeko teknikak erabiliz; orain arte, ordea, inprimatzeak kobrezko, beira-zuntzezko edo plastikozko txarteletan egiten ziren, industrialki; ordenagailuen txipetan adibidez". Eta teknologia berriaren helburua inprimategi bat zirkuitu elektronikoak substratu malgu eta merkeetan inprimatzeko gai izatea da.
Inprimatze funtzionala garapen bidean dagoen eremua bada ere, Muerzak azaldu legez "azken bost urteetan fabrikatzaile handiek lortu dute kualitate elektrikoak dituzten lehen tintak sortzea, era horretan, atea irekiz zirkuitu mota jakin batzuen inprimatzeari eta bere balizko aplikazioen ikerketari".