Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Paolo Nespoli astronauta italiarrak hitzaldia emango du astelehenean Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Paolo Nespoli astronauta italiarrak hitzaldia emango du astelehenean Bilbon

2018/10/26 - Unibertsitatea.net
Hiru misio egin ditu Nazioarteko Espazio Estaziora eta hitzaldian astronauta bezala bizitako esperientziak kontatuko ditu. Hitzaldia, Bilboko Bizkaia Aretoan izango da, arratsaldeko 19.30etan.

Paolo Nespoli, Europako Espazio Agentziako (ESA) astronauta da eta astelehenean, urriak 29, hitzaldia eskainiko du Bilboko Bizkaia Aretoan.

Bertan espazioan izan den astronauta baten bizipenak kontatuko ditu. Izan ere,  Paolo Nespolik (Milan, 1957) hiru misio egin ditu Nazioarteko Espazio Estaziora (ISS). 2007an egin zuen 1. misioa, 15 egun iraun zituen eta NASAren Discovery espazio transbordadorean bidaiatu zuen. 2010ekoa 6 hilabete iraun zituen misioa izan zen eta Errusiako Espazio Agentziaren Soyuz TMA-20 ontzian bidaiatu zuen. Hirugarren misioa iaz egin zuen, 2017an, 138 egun iraun zituen eta Soyuz MS-05 ontzian bidaiatu zuen ISSra.

Hitzaldia UPV/EHUko Zientzia Planetarien Taldeak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako EspaZio Gelak antolatu dute eta hasiera emango dio ESA-k Euskalduna Jauregian antolatutako "Space for Inspiration"  nazioarteko konferentziari. 

Hitzaldia ingelesez izango da, arratsaldeko 19.30etan Bilboko Bizkaia Aretoan. Sarrera doakoa da.

Iturria: UPV/EHU