Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Otsailaren 28an amaituko da IkerGazte kongresurako artikuluak bidaltzeko epea
Erabiltzailearen akzioak

Otsailaren 28an amaituko da IkerGazte kongresurako artikuluak bidaltzeko epea

2017/01/18 - unibertsitatea.net
Maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da Ikergazte Iruñean; ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna handitu, ikertzaileen arteko harremanak sendotu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotu asmoz

UEUk antolatutako “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren bigarren edizioa maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da, Iruñean, NUPekin elkarlanean

IkerGazteren helburuak ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna handitzea, ikertzaileen arteko harremanak sendotzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea dira. Horretarako hiru egunetan hitzaldi orokorrak, ahozko aurkezpenak, posterrak zein tailerrak izango dira NUPeko campusean.

Ekarpenak bidaltzeko epea ere irekita dago eta Otsailaren 28ra arte izango da horretarako aukera. Artikuluak easychair plataformaren bidez bidali beharko dira eta Giza Zientziak, Gizarte-Zientziak, Zientzia Zehatzak, Natur Zientziak, Ingeniaritza, Arkitektura edota Osasun alorrekoak izango dira.

 

Artikuluen egituraz gehiago jakin eta ereduak ikusteko, bota begiratu bat IkerGazte webguneko “Ereduak eta Arauak” atalari.

 

Hautatutako artikuluak ISBNa izango duen argitalpen digital batean agertuko dira eta Euskal Herriko hainbat argitaletxerekin lankidetzan bertsio hedatuak argitaratzeko aukera ere egongo da.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari