Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Otsailaren 16ra arte bidali daitezke IkerGazte kongresuan parte hartzeko artikuluak

Dokumentuaren akzioak

Otsailaren 16ra arte bidali daitezke IkerGazte kongresuan parte hartzeko artikuluak

2015/01/13 - Unibertsitatea.net
Maiatzean ospatuko da UEUk antolatutako IkerGazte kongresua Durangon. Euskal ikertzaileak plazaratzea helburu, ekintza ezberdinez betetako hiru egun izango dira, maiatzaren 13, 14 eta 15 egunetan zehar hain justu.

Edozein alorretako ikertzaileek elkar ezagutu eta beraien burua ezagutarazteko aukera paregabea izateaz gain, euskaraz burututako tesiak edota ikerkuntza-proiektuak ezagutzera emateko erakusleihoa ere bada, beraz, ekarpenik izanez gero bidali iezaguzu zalantzarik gabe!

 

Artikuluak easychair plataformaren bidez bidali beharko dira otsailaren 16a orduko, eta Giza Zientziak, Gizarte-Zientziak, Zientzia Zehatzak, Natur Zientziak, Ingeniaritza, Arkitektura edota Osasun alorrekoak izango dira.

 

Artikuluen egituraz gehiago jakin eta horien ereduak ikusteko, bota begiratu bat IkerGazte web orriko “Ereduak eta Arauak” atalari.

 

IkerGaztez gehiago jakin nahi izanez gero, ordea, ikusi ezazu ondoko azalpen bideoa.