Dokumentuaren akzioak
Otsailaren 15era arte UEUren dendan liburu bat opari
Ondorengo egunetan, beraz, UEUren dendan aurkituko duzun katalogoko edozein erosketak, liburua edo aldizkaria izan, oparia du. UEUk unibertsitate mailako 300dik gora liburu argitaratu ditu 70. hamarkadatik hona. Baina liburuak ez ezik, Uztaro, Kondaira eta Aldiri aldizkariak ere publikatzen ditu. Gainera, paperezko edizioak zein edizio digitalak ditu.
Gogoratu, bestalde, Interneteko erosketa guztiek % 10eko beherapena dutela beti, eta UEUko bazkidea izanez gero, deskontua %30ekoa dela.
Liburua erosi aurretik, gainera, edukia kontsultatu ahal izateko, kapitulu bat deskargatzeko aukera dago.
UEUko liburuen gaineko erreferentzia bibliografiko osoa Inguma datu-basean aurki daiteke, eta testu osoak Buruxkak, UEUren liburutegi digitalean kontsultatu.
Sartu eta aukeratu zure liburua!