Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Otsailaren 15a bitartean aurkeztu daitezke CAF-Elhuyar sarietan parte hartzeko lanak

Dokumentuaren akzioak

Otsailaren 15a bitartean aurkeztu daitezke CAF-Elhuyar sarietan parte hartzeko lanak

2018/01/19 - Unibertsitatea.net
Zientzia-gaien dibulgazioa sustatzea eta gizarteratzea du helburu sariketak eta aurten ohiko hiru kategoriez gain, lehen sektoreari lotutako sari berri bat banatuko dute: "NEIKER sari berezia".

Zientzia eta teknologia arloko gaien eta ikerketa dibulgazioaren euskarazko zabalkundea sustatzea da CAF-Elhuyar sarien helburu nagusia.

1994az geroztik antolatzen den sariketa honek sari berri bat izango du aurten: "NEIKER" sari berezia.

Hona hemen sariketaren kategoriak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak:
      • Dibulgazio-artikulu orokorrak. Saria: 2.000 euro
      • Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Saria: 2.000 euro.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2012an euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak. Saria: 2.000 euro.
  • Zientzia Gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuak. Saria: 5.000 euro.
  • NEIKER sari berezia: lehen sektoreari lotutako artikulu onenari emango zaio. Saria 2.000 eurokoa izango da eta beste sariekin bateragarria da.

 

Lanak 2018ko otsailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira. Informazio gehiago CAF-Elhuyar sariak gunean aurkituko duzu. Oinarriak ere hemen dituzu PDF formatuan.