Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ostra-zizaren elementu genetikoei buruzko ikerketa bat saridun

Dokumentuaren akzioak

Ostra-zizaren elementu genetikoei buruzko ikerketa bat saridun

2016/05/02 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitatearen ikerketari saria eman diote Europako biltzar batean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa batek, estreinakoz, zizen genomako elementu genetikoen talde barri baten mugimendua deskribatu du; hori dela-eta, aurkikuntza saritua izan da Onddoen Genetikaren Europako 13. Biltzarrean (ECFG13).

Ikerketa lana NUPeko Alessandra Borgognone-k aurkeztu du, Lucía Ramírez Nasto Landare Hobekuntza eta Genetikaren katedradunaren zuzendaritzapean.

Bertan, ostra-ziza onddoa aztertu dute: jangarria den onddoa da, eta bere nutrizio-balioaz gain, zuraren industrian ere erabiltzen da, bioerregaiak eta papera sortzeko, besteak beste.

Ikerketaren emaitza honakoa izan da: ostra-zizaren (Pleurotus ostreatus) genomako helitroiak mugitzen direla frogatu dute. Helitroiak, hain zuzen, elementu genetiko mugikor berri batzuk dira, hainbat organismoren genomaren azterketa bioinformatikoaren bidez deskubritu direnak. Hartara, NUPeko Genetika eta MIkrobiologiako ikerketa taldeak koordinatu du, nazioartean, ostra-zizaren genomaren sekuentziazioa (hogei laborategi baino gehiago tartean).