Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ostiral astronomikoa Aranzadin
Erabiltzailearen akzioak

Ostiral astronomikoa Aranzadin

2016/03/17 - Unibertsitatea.net
Gagarin eta Kellyren hegaldiak alderatuko dituzte, besteak beste, datorren martxoaren 18ko ostiral astronomikoan.

Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako ostiral astronomikoan, hainbat gai izango dira mahai gainean: hasteko, datorren hilabetean ikusgai egongo diren konstelazio, planeta eta ilargiaren faseak ezagutzeko aukera izango da; jarraian, Yuri Gagarinen hegaldiaren urteurrena ospatzen dela aprobetxatuta, espaziora bidaiatu zuen lehen kosmonautaren esperientzia hartuko da hizpide; eta, gainera, duela gutxi Scott Kelly astronauta Lurrera iritsi denez espazioan urtebetez bidaiatu ondoren, Gagarin eta Kellyren bi bidaia horiek alderatuko dituzte.

Ostiral astronomikoa bihar egingo dute, martxoaren 18an, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Aranzadiren egoitzan.

Horra saioaren aurkezpen bideoa:

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari