Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ostegunean Euskal Unibertsitatearen aldeko Bertso Afaria izango da Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Ostegunean Euskal Unibertsitatearen aldeko Bertso Afaria izango da Bilbon

2007/02/27 - Unibertsitatea.net
Ostegunean Euskal Unibertsitatearen aldeko Bertso Afaria egingo da Bilbon. Sagardoa, bertsolariak eta giro bikaina izango dela ziurtatu dute antolatzaileek.
Martxoaren 1ean Euskal Unibertsitatearen aldeko Bertso Afaria izango da Bilboko Alde Zaharreko Errondabide Kultur Elkartean. Sagardo kupelak jarriko dituzte bertan eta afaria izango da 15 euroren truke.
Afal ostean, bost bertsolari jarriko dituzte kantuan. Aitzol Barandiaran, Oihana Bartra, Jokin Labaien, Uxue Alberdi eta Itxaso Paia.
Afaritarako txartelak, Leioako Kurkudin, Bilboko Alde Zaharreko Errondabiden, San Inazioko Kabian eta Indautxuko Kirrulin daude salgai.