Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak "Komunikazioa/Inkomunikazioa" Biltzarra antolatu du maiatzerako

Dokumentuaren akzioak

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak "Komunikazioa/Inkomunikazioa" Biltzarra antolatu du maiatzerako

2018/02/28 - Unibertsitatea.net
Komunikazioak bidaltzeko epea martxoaren 23an bukatzen da. Dagoeneko antolatuta dituzte gaiaren inguruko hainbat tailer, hitzaldi eta mahai inguru.

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) biltzarra antolatu du maiatzaren 18 eta 19an.

Arantzazuko Gandiaga Topagunean ospatuko da "komunikazioa/inkomunikazioa" lelopean. Gairen inguruko hainbat ekimen antolatu dituzte dagoeneko: 4 mahai-inguru, hitzaldia, ahozko komunikazioen eta posterren aurkezpenak, tailerrak, bertso-saioa... 

Egitaraua irudikatu duten arren komunikazioak eta posterrak aurkezteko deialdia irekita dago martxoaren 23a arte.

Hona hemen maiatzaren 18an eta 19an ospatuko den Biltzarreko egitaraua:


Maiatzak 18, ostirala:

08:30. Harrera eta dokumentazio-banaketa.
09:15. Aurkezpena.
09:30. Mahai-ingurua: Komunikazio-arazoak sortzen dizkiguten gaiak. Moderatzailea: Itziar Lasa.

  • Gaixo psikotikoekin nola komunikatu. Idoia Astigarraga (psikiatra).
  • Nola hitz egin sexuaz kontsultan. Agurtzane Ormaza (sexologoa).
  • Gaixoarekin komunikazio eraginkorra, oztopoak gainditzen. Xabier Zupiria (psikologoa eta EHUko irakaslea).


11:00. Kafea.
11:30. Ahozko komunikazioen eta posterren aurkezpenaren 1. saioa.
12:30. Tailerra: Sexua eta komunikazioa. Amaia Urrejola (sexoterapeuta).
12:30. Mahai-ingurua: Euskarazko komunikabideak osasungintzan. Moderatzailea, Iñaki Peña.

  • Osatuberri aldizkariaren ibilbide luzea eta aurrekariak, Mikel Maioz (Osatuberri aldizkariaren arduraduna).
  • Osasun Etxearen esperientzia Euskadi Irratian, Arantxa Arza (irratsaioaren aurkezlea).
  •  Blogosferatik ikuspuntu bat gaixo kroniko moduan, Pello Zubiria (kazetaria Argia aldizkarian).


14:30. Bazkaria Sindika jatetxean.
16:00.Mahai-ingurua: Hizkuntza eta Osasuna. Moderatzailea: Juanjo Sagarzazu.

  • Hizkuntza(k) Osakidetzan, Xabier Arauzo (Osakidetzako Euskara Zerbitzuaren arduraduna).
  • Euskaraz funtzionatzea Osakidetzako osasun-zentro batean, Bingen Uriondo (medikua Egian, Donostian).
  • Zelan ikusten gaituzte beste aldetik? Joxe Aranzabal (Mondragon Unibertsitateko irakasle ohia, blogaria eta gaixo onkologikoa).
  • Gales eta Kanadako esperientzia, Aitor Montes (medikua Aramaioko Osasun Zentroan).

17:00. Tailerra: Euskarazko Wikipedia. Ander Gonzalez eta Angel Bidaurrazaga (EHU).

18:00. Atsedenaldia kafearekin.
19:00. OEEko urteroko batzarra.
21:00. Afaria Goiko Bentan.

Maiatzaren 19, larunbata:

09:30. Hitzaldi zentrala: Anjel Lertxundi idazlea, zinemagilea eta euskaltzaina.
10:30. Atsedenaldia kafearekin.
11:00. Ahozko komunikazioen eta posterren aurkezpena.
12:00. Tailerra: Know Pain, No Pain.

12:00. Mahai-ingurua: Bioetika / Zainketa Aringarriak. Moderatzailea: Oihana Ezkurra.

  • Komunikazioaren garrantzia doluaren prozesuan. Patxi Izagirre (psikologoa eta doluan aditua).
  • Bizitzaren amaieraz, heriotza duinaz, Koldo Martínez (mediku intentsibista Nafarroako ospitalegunean eta bioetikako aditua).
  • Komunikazioa / inkomunikazioaz bizitzaren amaieran etxean. Iñigo Suberbiola (medikua Donostiako Etxeko Ospitalizazioan).  


13:30 Itxiera: Komunikazio eta poster onenen sari-banaketa

Biltzarrarekin amaitzeko bertso saio klinikoa antolatu dute Nahikari Gabilondo eta Felix Zubiaren eskutik.

Ahozko komunikazioak eta poster proposamenak bidaltzeko klikatu hemen eta izena emateko berriz hemen.