Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak urriaren 25ean egingo dira

Dokumentuaren akzioak

Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak urriaren 25ean egingo dira

2018/09/12 - Unibertsitatea.net
Komunikazioak bidaltzeko deialdia irekita dago. Baita jardunaldietan parte hartzeko izen-ematea.

Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak antolatu ditu UEUk OEEren laguntzarekin.

Eibarren egingo dira urriaren 25ean eta osasun ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleratzea eta euskal ikertzaileen arteko harremanak sendotzea ditu helburu.

Jardunaldietan ikerketa lanak aurkezteko deialdia irekita dago eta laburpenak urriaren 6a baino lehen bidali beharko dira.

Honez gain jardunaldietan parte hartzeko izen-ematea ere irekita dago.

Informazio gehiago UEUren webgunean duzue: Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak.