Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak UEUren 'Aditu duzu?' irratsaioaren bigarren saioan protagonista

Dokumentuaren akzioak

Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak UEUren 'Aditu duzu?' irratsaioaren bigarren saioan protagonista

2014/05/07 - Unibertsitatea.net
Zientzia-dibulgazioko gaiak hizpide izateaz gain, unibertsitate-ikerketen berri ere eman dute Info7 irratian emititutako saioan.
Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak UEUren 'Aditu duzu?' irratsaioaren bigarren saioan protagonista

Irudia: Info7

Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak izan dira UEUren Aditu duzu? irratsaioaren bigarren saioko protagonista nagusiak. Maiatzaren 30ean egingo dira topaketa horiek Eibarren (Gipuzkoa), eta xehetasunen berri emateko, Ekaitz Agirregoitia topaketako batzorde antolatzaileko kidea elkarrizketatu dute.

Info7 irratiarekin elkarlanean egiten duten irratsaioa da Aditu duzu?. Hilero, lehen astelehenetan emititzen dute 12:00etan. Elkarrizketarako tarteaz gain, zientzia-dibulgazioko albisteak ere izan dituzte hizpide. Tartean, Madrilgo Carlos III Unibertsitateko ikerketa talde batek garatu duen sare sozialetako tendentziak aurreikusteko monitorizazio sistema, Afrikaren datozen 50 urtetako garapenaren oparotasuna unibertsitate-ikerkuntzan dagoela dioen aipamena —Afrikako Batasuneko presidente Nkosazana Dlamini-Zumak egindako adierazpena da— eta Aranzadi Zientzia Elkartea eta Dobera Euskara Elkartea egiten ari diren ikerketa —Urumea ibaiaren arroko natura terminologiaren inguruko berreskurapen lana—.

 

Horrez gain, Unibertsitatea.net atari digitalak ikertzaile gazteei eginiko bi elkarrizketa ere izan dituzte langai: Estitxu Garai publizistari eta Itxaro Perez biokimikariari eginikoak. Eta hori bakarrik ez, sare sozialei ere egin diote tartea: zientzia-dibulgazioari buruzko txio aipagarrienak aitatu dituzte.

 

Irratsaioa Mirari Martiarena eta Amaia Ugalde ueukideek, eta Idoia Torregarai UEUko komunikazio-arduradunak aurkezten dute.

 

ADITU DUZU? bigarren saioa