Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Osagaiz, osasun-zientzien aldizkariak, artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu du

Dokumentuaren akzioak

Osagaiz, osasun-zientzien aldizkariak, artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu du

2018/03/05 - Unibertsitatea.net
Osagaiz aldizkariaren 3. alea osatzeko artikulu deialdia ireki da. Testuak martxoaren 25erako bidali behar dira.

Osagaiz, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) elkarlanean sortutako osasun-zientzietako aldizkaria da.

Osasun zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzeko eta ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin sortua, orain, aldizkariaren 3. alea osatzeko artikulu deialdia zabaldu du.

Artikuluak Osagaiz-en webgunearen bitartez bidali daitezke "Egileentzako informazioa" kontutan hartuta.

Martxoaren 25a da artikuluak bidaltzeko azken eguna.