Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ornitho.eus zientzia herritarra sustatzen duen plataforma

Dokumentuaren akzioak

Ornitho.eus zientzia herritarra sustatzen duen plataforma

2016/02/11 - Unibertsitatea.net
EAEko faunaren erregistroa, datuen difusioa eta kontsulta errazten dituen plataformak urtebete bete du Aranzadi Zientzia Elkartearen iniziatibaz.

Aranzadi Zientzia Elkartearen ekimenez abiatu zen www.ornitho.eus atariaren ibilbidea duela urtebete. EAEko faunaren behaketa biltzen du webguneak; izan ere, hainbat pertsonaz zein elkartez osatutako sare garrantzitsua ari baita euren esanetan gure inguruko faunaren behaketa lanak egiten.

Lurralde guztian zehar jasotako datuak, Ornitho plataforma sortu arte, behatzaile bakoitzaren datu base propioan biltzen ziren; eta, horrela, eskuraezinak ziren. Era berean, datuok, askotariko blogetan edo bestelako Internteko ataritan barreiatuta ere amaitzen zuten.

Datuen sakabanaketari aurre egiteko sortu zuten Ornitho.eus ataria, informazioa denon eskura jartzea xede. Kontserbaziorako eta natur ondarearen kudeaketarako baliotsuak diren datuak biltzen dira bertan, hain zuzen, EAEko faunaren erregistroa kontsulta daiteke. Bestela esanda, zientzia herritarra sustatzen duen plataforma ere bada -elkarteak eta norbanakoak baitabiltza behaketa datuak eguneratzen-.

Urtebete pasa berri da webgunea ireki zutenetik, eta 2015eko jardueren laburpen txostena argitaratu dute: 63.818 behaketa erregistratuta, 374 espezieren argazkiak, 20 espezie ezberdinen soinu grabaketak, mapak, ... sartu eta ezagutu gure fauna!