Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Orain arte aurkitu diren harrizko tresnarik zaharrenak agertu dira Kenian

Dokumentuaren akzioak

Orain arte aurkitu diren harrizko tresnarik zaharrenak agertu dira Kenian

2015/05/22 - Unibertsitatea.net
Homo generoaren aurretikoak dira eta 3'3 milio urte dituzte.

Gaur egun arte, Homo generoarekin lotzen ziren harrizko tresnak, Gonan (Etiopia) agertu ziren 2'6 milio urtetako tresnak ziren orain arteko zaharrenak. Ez da argitu zein espezierenak diren baina dirudienez, uste baino azkarrako hasi ziren hominidoak tresnak egiten, lehen Homoak baino lehenago, hain zuzen.

Naturen argitaratutakoaren arabera, 150 bat pieza aurkitu dira Kenian eta duela 3'3 milio urtekoak dira. Turkana lakutik hurbil dagoen aztarnategi batean aurkitu dituzte tresnak ikertzaileek eta garai hartan inguru horretan ezagutzen den espezie bakarra 1998an aurkitutako Kenyantrhropus platyops da, hori da espeziearen inguruan ateratako ondorio bakarra.

Ikertzaileek esandakoaren arabera, lanabes horiek egin zutenek heltzeko eta manipulatzeko gaitasun handia zeukaten. Tresneriaren marka eta formek gauzak kolpatzeko eta xafla zorrotzak lortzeko erabili zituztela argitzen dute. Hala ere, hori egiteko beharrezkoa den gaitasun motoreak primateek intxaurrak txikitzeko erabiltzen dutenetik hurbilago omen dago kultura olduvaitarreko tresnak egiteko erabilitakoak baino.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Homo generoa baino lehenagoko harrizko tresnak aurkitu dituzte.