Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ontologia Kongresua egingo da Donostian

Dokumentuaren akzioak

Ontologia Kongresua egingo da Donostian

2012/09/28 - Unibertsitatea.net
Urriaren 1etik 6ra bitartean, X. Nazioarteko Ontologiako Kongresua egingo da Donostiako EHU/UPVko Filosofia Fakultatean, Euskal Herriko Unibertsitateak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak, Paideia Fundazioak eta Txillida Leku museoak antolatuta eta UNESCOren babespean.

Lehen aldiz 1993an egin zenetik, International Ontology Congress/Nazioarteko Ontologia Kongresuak oinarrizko filosofiak egiten dituen galderen muinaren egoera zein den ezartzea izan du helburutzat, beti ere gaurko gogoetaren argitan. Horregatik, bere Nazioarteko Batzorde Zientifiko Iraunkorrean, filosofoekin batera arte eta zientzia garaikideko goren mailako ordezkariak aurki ditzakegu. Kongresuaren ekitaldi gehienak UNESCOren babespean egin dira.

Hizlarien artean, diziplina ezberdinetako puntako zientzialariak daude, besteak beste, Frank Wilczek, Anton Zeilinger eta Pedro Miguel Echenique, fiskariak, Simon Kochen matematikaria edo Francisco Ayala genetista, zenbait filosofoekin batera, Daniel Dennett esaterako, zeinak kongresuaren ohorezko lehendakaritza duen.

Saio guztietara sarrera librea da, lekua dagoen bitartean.
Informazio gehiago: www.ontologia.net