Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ondorengo urteetan bideo-jokoen sektorea izango da gehien haziko dena

Dokumentuaren akzioak

Ondorengo urteetan bideo-jokoen sektorea izango da gehien haziko dena

2012/02/15 - Unibertsitatea.net
Espainiako Entretenimendurako Software Banatzaileen eta Editoreen Elkartearen (ADESE) estimazioaren arabera, mundu osoan gehien haziko den sektorea izango da bideo jokoena. DigiPen Teknologia Institutuak bideo-joko sortzaile izateko prestakuntza ematen du eta Europako bere campus bakarra Zierbenan dago

DigiPen Teknologia Institutua AEBtan sortu zen, eta Bilboko Merkataritza Ganberaren ekimenez Zierbenan campusa ireki zuen. Aurten bigarren ikasturtea eskaintzen ari dira bertan.

Bideo jokoak taldean egiten dira, eta lan mota nagusi bi ditu, ingeniariak mugimendua eta interakzioa lantzen dituen bitartean, artistak alde bisuala lantzen du, hala nola, pertsonaiak eta inguruak. Ikasleek, beraz, bi adar horien artean aukeratu dezakete.

Bideo-jokoen diseinuaz gain, industriako beste arlo askotan lan egin dezakete espezialista hauek, hala nola, ingeniariek software eta inteligentzia artifizialean lan egin dezakete, eta artistek animazio film laburrak eta bestelako ikus-entzunezko gaiak landu ditzakete.

Bideo-jokoen erabilera hezkuntzan ere gero eta zabalduago dago eta horren harira martxoaren 21an HUHEZI fakultateak Komunikaldietan 'Bideo-jokoak eta hezkuntza' gaia landuko dute.

Informazio gehiago hemen.