Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Onddo batzuk gauez dir-dir egiteko gai dira
Erabiltzailearen akzioak

Onddo batzuk gauez dir-dir egiteko gai dira

2015/03/26 - Unibertsitatea.net
Brasil eta Ameriketako Estatu Batuetako ikerlari talde batek argitaratu duen artikuluan aipatzen denez, zomorroak erakarri eta esporak zabaltzen laguntzeko erabiltzen dute onddoek distira.

Badira gauez argi berdexka bat egiten duten onddo espezieak. Brasilgo Sao Pauloko Unibertsitateko eta AEBko Geisel Medikuntza Eskolako ikerlari talde batek Current Biology aldizkarian argitaratu duen artikulu baten azaldutakoaren arabera, zomorroak erakartzeko teknika bat da. Intsektuak erakartzean, onddoek esporak zabaltzea lortzen dute horien joan-etorriekin, horrela ingurunea kolonizatuz.

100.000 onddo espezietik, 71 baino ez dira argia egiteko gai, eta antza, oxigenoaren eta energiaren bidez gauzatzen duten prozesu biokimiko baten ondorioa da argi berde hori. Ikerlariek argitaratutako artikuluaren arabera, onddoak nahita sortzen omen du argia egitea ahalbidetzen dion entzima eta molekula multzoa, beraz, argitasuna ez da beste prozesu batek eragindako ondorioa, funtzio zehatz bat duen ekintza bat baizik.

Onddo argitsu hauen ikerketaren bidez, tenperaturaren araberako erloju zirkadianoa dutela jakin ahal izan da, hau da, 24 orduro errepikatzen den animalien eta landareen jarduera zikloa tenperaturaren araberakoa dutela. Horrek, energia aurrezten laguntzen die, distira gauez edota ilunpean bakarrik egiten dute eta.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai Zientzia Kaiera  atarian: Zenbait onddoren distirak badu azalpen argigarri bat.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari