Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ondarebideak: Euskal ondare digitala bildu, erakutsi eta modu berritzailean interpretatzeko

Dokumentuaren akzioak

Ondarebideak: Euskal ondare digitala bildu, erakutsi eta modu berritzailean interpretatzeko

2016/10/04 - unibertsitatea.net
Elhuyar Fundazioak, Euskomediarekin eta EHUko IXA ikerketa-taldearekin batera garatutako proiektua da, Donostia 2016 kultura-hiriburutzaren barruan.

Martxan da dagoeneko Ondarebideak. Elhuyar Fundazioak, Donostia 2016 kultura-hiriburutzaren barruan, Euskomediarekin eta EHUko IXA ikerketa-taldearekin garatutako proiektua. Euskal ondare digitala bildu, erakutsi eta modu berritzailean interpretatzeko.

Horren sakabanatuta dagoen ondare guztia gune bakarrean bildu eta erakustea da Ondarebideak webgunearen helburua. Donostialdeko funtsetatik abiatu dira euskal kulturaren museo birtuala sortzen, eta funtsen jabeak bakarrik ez, herritarrak ere protagonista bihurtu nahi dituzte. Herritarrek eurek ere aukera izango baitute eduki berriak sartzeko, erakusketa digitalak egiteko edota erakusketen inguruko iritzia emateko. Erakusketa edo ibilbide digitalen bidez, plataformako eduki guztiak harremanetan jartzen dira, haien jabea edozein dela ere, eta ondare horren interpretazio pertsonala egiteko aukera ematen da.

Egun, 30 erakunderen funtsak biltzen ditu egitasmoak, eta 400.000 elementutik gora daude ikusgai (argazkiak, bideoak, artikuluak, partiturak, kantuak, eskutitzak...) zenbait ibilbide edo erakusketatan antolatuta. 

OndareBideak plataforma, kode irekian garatu da oso-osorik, eta eskuragarri dago sarean: https://github.com/Elhuyar/OndareBideak.