Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Ondarea eta generoa: ikusezina ikusgai eginez" jardunaldia
Erabiltzailearen akzioak

"Ondarea eta generoa: ikusezina ikusgai eginez" jardunaldia

2016/05/10 - Unibertsitatea.net
Kultur ondarea kudeatzerakoan, genero ikuspegia aintzat hartzearen garrantzia landuko da maiatzaren 12ko jardunaldian.

"Ondarea eta generoa: ikusezina ikusgai eginez" jardunaldia datorren ostegunean egingo da, maiatzaren 12an, goizeko 09:30etik aurrera UPV/EHUko Arabako Campuseko Lascaray Ikerguneko bideokonferentzien aretoan.

Bertan, lau hitzaldi eskainiko dira:

  • ¿Dónde queda el género en la protección de Naciones Unidas al Patrimonio? (Maider Maraña)
  • Procesos de recuperación de la memoria desde un enfoque de género: el caso de la cárcel de mujeres de Saturraran (Garazi Lizaso)
  • Mujeres a la conquista de la Tamborrada: la lucha de las mujeres por participar en patrimonio inmaterial en Euskadi (Xabier Kerexeta eta Margaret Bullen)
  • Las nuevas masculinidades en el patrimonio inmaterial: el caso del tango desde un análisis social y de género (Federico Abreu)

 

Antolatzaileen hitzetan, jardunaldiaren helburua da "sakon aztertzea eta ikusaraztea kultur ondarea ez dela beti genero ikuspegia aintzat hartuta kudeatzen; horrek, izan ere, urratu egin dezake emakumeek bizitza kulturalean parte hartzeko duten eskubidea, eta genero desberdintasuna eragin eta rolak inposa diezazkieke emakumeei zein gizonei gure komunitateko bizitza kulturalean parte hartzeko orduan".

Bide horretan, azken xedea, ondarearen kudeaketan berdintasun estrategiak sustatzea da. Horretarako, jardunaldirako, emakume eta gizonek gure inguruko nahiz nazioarteko tradizio ezagunetan parte hartzean izan dituzten desberdintasunak agerian jartzeko adibideak hautatu dira, hala nola, bizitza kulturaleko partaidetzan ahalduntzeko eta berdintasuna lortzeko elementu nola izan daitezkeen hausnartzeko kasuak ere. 

Hitzaldiak espainieraz izango dira eta sarrera doakoa den arren, interesa duenak izena eman behar du aldez aurretik helbidera mezu bat idatzita edo 94 501 45 46 telefono zenbakira deituta.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari