Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Oinazearen gaia landuko dute ostiralean UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan
Erabiltzailearen akzioak

Oinazearen gaia landuko dute ostiralean UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan

2013/10/16 - Unibertsitatea.net
Sufrimendua gertaera unibertsala da, hainbat eremutan topatzen dena eta berau ulertzeko eta gainditzeko beharrezkoak dira formazioa eta sentsibilizazioa.
Oinazearen gaia landuko dute ostiralean UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan

Irudia: UPV/EHU

UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak XI. Mintegia Hezitzaileentzat: Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza jardunaldia antolatu du.

Gai nagusia "Oinazearen abordaia, hemen eta orain" izango da eta jardunaldiak profesionalen, gizarte eragileen eta irakasle-ikertzaileen arteko elkargunea izan nahi du.

Sufrimendua gertaera unibertsala da, hainbat eremutan topatzen dena eta berau ulertzeko eta gainditzeko beharrezkoak dira formazioa eta sentsibilizazioa.

Hona hemen egitaraua:

  • 8.30. Irekiera. Xabier Etxague (UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa).
  • 9.00. Solasaldia Cómo abordar el sufrimiento en el entorno clínico: el papel de la bioética. Koldo Martinez (Hospital de Navarra; Asociación de Bioética Fundamental y Clínica) eta Antonio Casado da Rocha (UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea).
  • 10.00. Academics' suffering: teaching and researching from the heart. Eevi E. Beck (University of Oslo)
  • 11.00. Atsedenaldia
  • 11.30etan. Solasaldia Nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez: Joxe Zapirainen kasua. Pio Perez (UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailaren irakaslea) eta Sabino Ormazabal.
  • 12.30. Mahai-ingurua parte hartzaileekin.

Jardunaldia urriaren 18an izango da UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan. Sarrera doakoa den arren izena eman behar da amaia.intxaurraga@ehu.es helbidera idatzita edo 943 015937 zenbakira deituta.

Jardunaldietarako sortu duten aurkezpen bideoa hemen duzu ikusgai.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari