Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Oihenart Aforismoen III. lehiaketa antolatu du UPV/EHUk

Dokumentuaren akzioak

Oihenart Aforismoen III. lehiaketa antolatu du UPV/EHUk

2013/04/16 - Unibertsitatea.net
Aforismoak modu laburrean azaldutako pentsaerak dira eta Literaturan adibide ugari aurkitu daitezke: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak... Parte hartzeko azken eguna abuztuaren 31a da.

Oihenart Aforismoen III. Lehiaketa antolatu du UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin.

Aforismoak modu laburrean azaldutako pentsaerak dira eta Literaturan adibide ugari aurkitu daitezke: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak...

Antolatzaileen esanetan "Aforismoa idazkera mota bat da non paradoxek, iruditegiek, herri jakintzak eta gogo ariketek aurrera egin dezaketen modu egokian. Paremiologian eta Errefrautan haien moduko asko aurkitu arren aforismoek berrikuntza dakarte berez, eta sortu berriak behar dute izan. Oso jenero literario egokia da saiakerak idazten hasteko, gogamenari berea ematen baitio, idazkerari behar bezalako trataera duina aitortzen diola."

Euskaraz eginiko lan originalak onartuko dira soilik eta sariketa gizarte guztiari dago irekita. Parte hartzeko oinarriak Oihenart Aforismoen III. Lehiaketaren gunean aurkituko dituzu eta gogoratu parte hartzeko azken eguna 2013ko abuztuaren 31a dela.