Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ohorezko maileguen programa sortu du Deustuko Unibertsitateak

Dokumentuaren akzioak

Ohorezko maileguen programa sortu du Deustuko Unibertsitateak

2015/10/27 - Unibertsitatea.net
Ikasleei diru-laguntzak emateko asmoz, ohorezko maileguak banatzeko programa bat sortu dute Deustuko Unibertsitatean.
 Ohorezko maileguen programa sortu du Deustuko Unibertsitateak

Deustuko Unibertsitatearen argazkia

Deustuko Unibertsitateak ohorezko maileguen programa bat sortu du Kutxabankekin batera. Deustuko Beka Programaren osagarria da eta espediente ona duten baina baliabide ekonomiko urriko ikasleei zuzenduta dago eta karreararen %80ra arte finantzatuko zaie horren bidez.

50 izango dira emango diren maileguak eta bateragarriak izango dira ikasleek eskuratu ditzaketen beste laguntza publiko zein pribatuekin. Ikasketetan errendimendu ona duten ikasleei laguntza finantzieroa ematea da helburua, Deustuko Unibertsitatean ematen diren titulazioak lortzeko graduko, unibertsitate masterreko edota doktoregoko ikasketak finantzatu ahal izateko.

Hemen aurkituko duzue informazio guztia: Deustuko Unibertsitateak ohozrezko maileguen programa bat sortu du.