Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ohiko txoriak eta hegaztiak bereizten ikasteko ikastaroa antolatu dute Aranzadik eta Cristina Enea Fundazioak

Dokumentuaren akzioak

Ohiko txoriak eta hegaztiak bereizten ikasteko ikastaroa antolatu dute Aranzadik eta Cristina Enea Fundazioak

2014/02/21 - Unibertsitatea.net
Helduei bideratutako jardunaldiak dira, eta saio teorikoaz gain, praktikoak ere izango ditu.
Ohiko txoriak eta hegaztiak bereizten ikasteko ikastaroa antolatu dute Aranzadik eta Cristina Enea Fundazioak

Irudia: Aranzadi

Animalia espezie guztien jakitun izatea zaila izan ohi da natur zientzietan ezagutzarik ez duen batentzat. Era berean, hegazti espezieak bereiztea ere ez da lan erraza izaten. Hori horrela izanik, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Cristina Enea Fundazioak ikastaro bat antolatu dute Euskal Herriko txori eta hegazti ohikoenak identifikatzeko eta bereizteko.

Hori bai, helduei soilik bideratutako jardunaldiak dira. Antolatzaileen esanetan, duten jakinmina asetzeko balioko du ikastaroak, eta adierazi dute komeni dela ikastaroan izena eman nahi dutenek "aurretiaz inolako ezagutzarik ez izatea".

Martxoaren eta maiatzaren artean eskainiko dute ikastaroa, eta bi alderdi izango ditu: batetik, saio teorikoa, eta bestetik, bi saio praktiko. Lehen saio praktikoa Cristina Eneako parkera irteera izango da. Bigarrena, ostera, Plaiaundiko Parke Ekologikora.

Izena emateko epea martxoaren 14ra arte dago irekita, eta bi bide daude horretarako: telefonoz (943 46 61 42) edo posta elektronikoz (idazkaritza@aranzadi-zientziak.org).

(Iturria: Aranzadi)