Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ohiko ikasgeletatik haratago
Erabiltzailearen akzioak

Ohiko ikasgeletatik haratago

2015/10/06 - Unibertsitatea.net
Bihar, urriak 7, "Gelatik haratago" hezkuntza berrikuntza jardunaldiari ekingo zaio UPV/EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Juliana Arrizabalaga aretoaren ondoan.
Ohiko ikasgeletatik haratago

UPV/EHUren orrialdetik hartua

Urriaren 7an 9:00etan, Gelatik Haratago hezkuntza berrikuntza jardunaldia izango da UPV/EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Juliana Arrizabalaga aretoaren ondoan, hain justu.

Irakasleen Eskolako Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika sailak antolatu du proiektua eta baliabide didaktikoak ezartzeko, eskoletako ez ohiko espazio-guneak ikertzea du helburu.

Irakasle, ikasle zein proiektuan interesa dutenek, eskolako eraikinean zirkulatzeko erabiltzen diren guneak ikertuko dituzte jardunaldian, modu horretan, espazio moldaeren aniztasuna eta bizikidetzarako gune hauen eragina aztertuko dituzte.

Hemen aurkituko duzue jardunaldiaren egitaraua eta horren inguruko informazio guztia: Gelatik haratago.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari