Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Objektu Hegalari Ezezagunen misterioaz hitz egingo dute Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Objektu Hegalari Ezezagunen misterioaz hitz egingo dute Bilbon

2007/06/26 - Unibertsitatea.net
Uztailaren bosterako lau hitzaldi eta mahai-ingurua antolatu dituzte Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.

Uztailaren 5ean Bilbon, Bidebarrieta Liburutegian, hitzaldia antolatu dute plater hegalarien gaia aztertzeko: "60 años de platillos volantes". Antolatzaileak dira El Correo, Círculo escéptico (CE), Center of Inquiry, UPV/EHU eta Bilboko Udala.

Parte hartzaileek mitoaren hainbat alor aztertuko dituzte, eta horretarako lau hitzaldi eta mahai-ingurua antolatu dituzte. Hauxe da egitaraua:

      • 18.30: La chapuza galáctica: ufología a la española (Fernando L. Frías. Abokatua eta CEko zuzendaria).
      • 19:00: ¡Marciano, ven a casa! (Eduardo Angulo. UPV/EHUko biologoa eta CEko kidea).
      • 19.30-19.45: atsedenaldia.
      • 19.45: 40 años de hombrecillos verdes (Luis Alfonso Gámez. Kazetaria).
      • 20.15 (mahai-ingurua): Platillos volantes, realidad y ficción. UPV/EHUko Agustín Sánchez Lavega astrofisikoak koordinatuko du.

Ekitaldia afari batekin bukatuko da. Parte hartzeko 45€ko ordainketa egin behar da eta ondorengo helbidean izena eman: cenas2007@circuloesceptico.org