Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Objektu arriskutsuak urrutitik atzemateko gailuak garatu dira NUPen

Dokumentuaren akzioak

Objektu arriskutsuak urrutitik atzemateko gailuak garatu dira NUPen

2015/11/25 - Unibertsitatea.net
NUPeko ikertzaile talde batek objektu arriskutsuak urrutitik atzemateko gailuak garatu ditu, hori dela eta, sarituak izan dira.
Objektu arriskutsuak urrutitik atzemateko gailuak garatu dira NUPen

Ikertzaileak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile batzuek, terahetrz-uhinak erabiltzen dituen meta-materialetan oinarritzen diren egiturak diseinatu dituzte arriskutsuak diren objektuak urrutitik atzeman ahal izateko. Gainera, sari bat jaso dute Marraketxen izan den Mediterranean Microwave Symposium nazioarteko biltzarrean.

NUPeko ikertzaileek garatu duten gailu horrek, haririk gabeko komunikazioak arintzeko ere balio du, kutxetan edo arroparen azpian gordeta dauden objetu arriskutsuak urrutitik atzemateaz urruti. Meta-materialak eta difrakzioa batera erabiltzen duten gailuak dira, meta-materialak argia moduko uhin elektromagnetikoak, material arruntek ezin kontrolatu dezaketen modu batez kontrolatzeko aukera ematen duten egitura artifizialak dira eta.

Materialak zeharkatzeko gai diren uhinak dira teahertz-uhinak, besteak beste arropa, hormak edota zura zeharkatzeko gai dira, eta orain arte erabiltzen zailak izan badira ere, ikerketa honetan proposatzen diren gailuekin erabilera hori erraztu daiteke.

Hemen duzue albistea osorik: Objektu arriskutsuak urrutitik atzemateko gailuak.