Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Adina eta obesitatea auto istripuetan erabakigarriak dira

Dokumentuaren akzioak

Adina eta obesitatea auto istripuetan erabakigarriak dira

2009/03/05 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitatean egon da Jeff Crandall, inpaktuen biomekanikan aditu garrantzitsuenetakoa.

Zirkulazio istripuetan da espezialista eta hauetan sortutako lesioetan adinak eta loditasun arazoek duten garrantzia aipatu du.

    • Obesitatea kotxeko alboko kolpeetan babeslea dela pentsatu izan den arren zera frogatu da: inpaktuan masa gehiago egotarakoan indar handiagoa sortzen dela abiadura berdinean. Honez gain, segurtasun uhala sabeletik igotzen da eta gorputzeko atal bigunak babes gutxirekin geratzen dira.
    • Adinaren arabera ere giza gorputzak ez du berdin erantzuten inpaktuen aurrean. Gazteak batez ere gehiegizko abiaduran eta segurtasun uhalik gabe joateagatik hiltzen dira. Adinekoak berriz neurri horiek guztiak hartuta ere abiadura txikiagoan hil egiten dira.