Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nutrivideo lehiaketaren 5. edizioa antolatu du Nafarroako Unibertsitateak
Erabiltzailearen akzioak

Nutrivideo lehiaketaren 5. edizioa antolatu du Nafarroako Unibertsitateak

2013/01/08 - Unibertsitatea.net
Lehiaketaren helburua da 13 eta 18 urte bitarteko gazteen artean elikadura osasungarriaren garrantzia sustatzea eta bideoak aurkezteko epea otsailaren 17an bukatzen da.

Nutrivideo lehiaketaren 5. edizioa antolatu du Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultateak.

13 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta hauen artean elikadura osasungarriaren garrantzia sustatzea da helburua. Horretarako gazteek elikadura osasungarriarekin zerikusia duen bideo bat egin behar dute eta hauek Youtubera igoko dira, Nutrivideo Kanalera.

Orain arteko edizioetan 1.100 ikaslek pate hartu dute eta 294 bideotik gora aurkeztu dira.

Bideoak otsailaren 17a bitartean aurkeztu daitezke eta ekimenaren gaineko informazio guztia Nutrivideo gunean aurkituko duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari