Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Nutrivideo" lehiaketaren 2. edizioa Nafarroako Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

"Nutrivideo" lehiaketaren 2. edizioa Nafarroako Unibertsitatean

2010/01/18 - Unibertsitatea.net
Iaz 90 ikastetxetako 400 ikasle inguruk parte hartu zuten.

Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultateak Nutrivideo lehiaketa antolatu du aurten ere.

13 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta hauen artean elikadura osasungarriaren garrantzia sustatzea da helburua. Lehiaketan parte hartzeko gazteek elikadura osasungarriarekin zerikusia duen bideo bat egin behar dute.

Martxoaren 30a baino lehenago aurkeztu behar dira lanak. Hauek Youtubera igoko dira, Nutrivideo Kanalera.