Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NUPen hazizurrien aurkako txertoak emango dituzte

Dokumentuaren akzioak

NUPen hazizurrien aurkako txertoak emango dituzte

2007/01/16 - unibertsitatea.net
Hazizurrien edo paperen agertze izugarria dela eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere ikasleei gaixotasunaren aurkako txertoa jarriko die.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, hemezortzi eta hogei urte arteko ikasleei hazizurrien aurkako txertoa jarriko die. Bere garaian, rubeola eta hazizurrien aurkako txertoa hartu ez zutenei hain zuzen ere.

Jakina da azken aldian Nafarroan 866 hazizurri kasu baino gehiago azaldu direla eta horren aurka egiten lagundu nahi du NUPek. Izan ere, unibertsitateko ikasleak gaixo potentzial indartsua dira.

Ikasleek ez dute inongo osasun zentrutara joan beharko, unibertsitatean bertan izango baitute txertoa jasotzeko aukera. Osasun Publikoak eta unibertsitateko Osasun Sailak bultzatutako ekimena da.