Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NUPen erizaintzako ikasketak euskaraz irakastea eskatu dute
Erabiltzailearen akzioak

NUPen erizaintzako ikasketak euskaraz irakastea eskatu dute

2018/01/31 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPen erizaintzako graduan matrikulatutako ikasleen erdia baino gehiago da euskalduna eta gradu osoan bi ikasgai soilik euskaraz ikasteko aukera dago.
NUPen erizaintzako ikasketak euskaraz irakastea eskatu dute

Irudia: euskalerriairratia.eus

Gaurko ikasleak biharko profesionalak direla eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUPen) erizaintzako ikasketak euskaraz eskaintzeko eskatu dute Ikasle Abertzaleak, Behatokiak, LABek, ELAk, Steilasek eta Iruñeko euskalgintzak.

Erizaintzako ikasketen kasuan, UPNA/NUPen matrikulatutako ikasleen erdia baino gehiago da euskalduna eta gradu osoan bi ikasgai soilik euskaraz ikasteko aukera dago.

Ikasleen hitzetan garrantzitsua da unibertsitatean euskaraz formatzea gero osasun publikoan euskarazko zerbitzua bermatzeko. Egun egiten denak herritarren hizkuntza eskubideak urratzen ditu eta baita osasun zerbitzuetako kalitatea okertu.

Bi dira egin dituzten aldarrikapenak: hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak ezartzea eta lan hori euskaraz egingo duten profesionalak prestatzea. Horretarako lanbide heziketan zein unibertsitatean osasungintzarekin zerikusia duten ikasketak euskaraz eskaintzea da aldarrikatzen dutena.

Informazio gehiago: euskalerriairrtai.eus

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari