Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Naturan ekintzak antolatuko dituen Eskola sortu du NUPek

Dokumentuaren akzioak

Naturan ekintzak antolatuko dituen Eskola sortu du NUPek

2007/02/23 - Unibertsitatea.net
NUP-en lehen aldiz antolatu dira naturari lotutako eskola hauek. Naturarekin gozatzen ikastea du helburu. Kirol eskola naturala eta naturan txertatzeko asmotan sortua izan da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) aurten erabaki du naturan ekintzak egiteko Eskola sortzea. Ikasleei zuzendutako eskolak dira eta bere zuzendaria Mikel Zabalza Iruindar eskalatzailea eta mendizalea da.

Zehazki, zortzi mendi irteerez eta hiru hitzaldiz osatutako eskolak izango dira.

Aste honetan hasi dira eskolak, lehenengo hitzaldia Mikel Zabalza berak eman du. Hurrengo eskola, mendi irteera izango da Ezkaba mendira.

Interesa duenak, NUP-eko kirol sailean eman dezake izena edo bestela 948163750 telefonoa deitu.