Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NUPen azkenean ez dute hazizurrien aurkako txertorik emango

Dokumentuaren akzioak

NUPen azkenean ez dute hazizurrien aurkako txertorik emango

2007/01/16 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Osasun Sailak erregistro bat osatu nahi du eta NUPen ez da txertorik emango.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Departamentuak, Osasun Sailari bere laguntza eskaini zion hazizurrien aurkako txertaketa kanpainarako lehengo astean. Aste honetan Osasun Sailak jakinarazi du ez dutela NUPeko ikasleentzat txertorik emango unibertsitatean. Izan ere Osasun Sailak erregistro zehatz eta zentralizatu bat osatu nahi du.

Hori dela eta, hazizurrien aurkako txertoa jaso nahi duen ikasleak dagokion Osasun Zentrura joan beharko du.