Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitate Publikoan aldaketa klimatikoaz arituko dira asteartean
Erabiltzailearen akzioak

Nafarroako Unibertsitate Publikoan aldaketa klimatikoaz arituko dira asteartean

2007/12/17 - Unibertsitatea.net
Mintegia interesa duen guztiarentzat dago irekita eta arratsaldeko 19.00etan hasiko da Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Los Olivos eraikineko Grados gelan.
Asteartean, aldaketa klimatikoari buruzko mintegia antolatu du NUPek.

Bertan Ameriketako Estatu Batuetako presidenteorde ohia eta 2007ko Nobel Saria izan den Al Goreren dokumentala erakutsiko da: "Una verdad incómoda".

Dokumentalean, Al Gorek, aldaketa klimatikoa eragin duten zergatien analisi zientifikoa egiten du eta aldaketa honek munduan izango dituen eraginak ere aipatzen ditu. Emanaldiaren ostean, mahai-ingurua egongo da.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari