Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NUPeko Jorge Oteiza Katedrak ikerketa beka bat emango du
Erabiltzailearen akzioak

NUPeko Jorge Oteiza Katedrak ikerketa beka bat emango du

2007/05/25 - Unibertsitatea.net
Beka Jorge Oteizaren pentsamendu eta lanean oinarritutakoa izango da eta urte bateko iraupena izango du. Hilero 900€rekin lagunduko da bekaduna.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Jorge Oteiza Katedrak ikerketa beka bat emango du. Beka, Jorge Oteizaren pentsamenduarekin eta lanarekin erlazionatutako artea eta kultura ikertzeko izango da.

Bekadunak 2007ko urritik 2008ko irailera bitartean 900€ko laguntza jasoko du hilero.

Beka eskatzeko lizentziatua, ingeniaria edo arkitektoa izan beharra dago eta ondorengo ikasketak hobestuko dira beka esleitzeko orduan: Artearen Historian lizentziatua, Arte ederretan lizentziatua, Filosofian lizentziatua, Hispaniar Filologian lizentziatua, Euskal Filologian lizentziatua eta Arkitektoa izatea.

Eskaerak abuztuaren 1etik 10era bitartean aurkeztu behar dira NUPeko erregistroan.

Informazio gehiago lortu dezakezu 948.16.84.80 telefonora deituz.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari