Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NUPeko ingeniari batek doktoretza tesia defendatu MITen

Dokumentuaren akzioak

NUPeko ingeniari batek doktoretza tesia defendatu MITen

2016/05/19 - Unibertsitatea.net
Jariakinen simulazio konputazionalari buruzko tesia defendatu du Enrique Lizarraga ingeniari nafarrak Massachusetts-eko Teknologia Institutuan.
NUPeko ingeniari batek doktoretza tesia defendatu MITen

Enrique Lizarraga ingeniari nafarra. ARGAZKIA: NUP

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Ingeniaritzako tituluduna da Enrique Lizarraga iruindarra eta, berriki, Ingeniaritza Mekaniko eta Konputazioko doktoretza titulua eskuratu du Massachusetts-eko Teknologia Institutuan (Massachusetts Institute of Technology, MIT).

Bere doktoretza-lanean, hodietako fluxu bifasikoaren higidura aurreikusteko kalkulu metodo bat hobetu du.

Enrique Lizarragaren doktoretza-tesiari esker hodietako fluxu bifasikoaren higidura aztertzeko erabiltzen den kalkulu metodoa hobetu da. “Bere azterketarako, esperimentuen mugarik gabeko metodo berri bat erabili da: hiru dimentsioko simulazioak, eta horretarako Estatu Batuetako Energia Departamentuak kudeatutako Oak Ridge-ko Laborategi Nazionaleko (ORNL) superordenagailua erabili da. Lanean zenbakizko datu-base handia sortu da, eta orain arte aztertutako hodi baten fluxu eta inklinazio-angeluen propietateen maila zabalena estaltzen du", ikertzailearen hitzetan.

Hodietako fluxu bifasikoen simulazio konputazionalari buruzko ikerketa honek lau urteko iraupena izan du, eta Jacopo Buongiorno-k, MITeko irakasle, ingeniari nuklear eta fisioko energia-sistemetan munduko espezialista handienetako batek zuzendu du.