Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NUPeko ikertzaile batzuek saria jaso dute sentsoreen eremuan ekarpenik onena egin dutelako
Erabiltzailearen akzioak

NUPeko ikertzaile batzuek saria jaso dute sentsoreen eremuan ekarpenik onena egin dutelako

2015/02/16 - zurine
Sentsoreen komunikazio-sistema hobetu du ikerlari taldeak, haririk gabeko sareak barne-espazio konplexuetan ezartzeko.

Sentsoreen eremuko Best Paper Aword saria -artikulu onenari saria- eman dio Sentsoreen Elektronikaren eta Aplikazioen Nazioarteko Biltzarrak Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile talde baten lanari. Ondoko hauek osatzen dute ikerketa taldea: Erik Aguirre, Peio López, Leire Azpilicueta, José Javier Astrain, Jesús Villadangos eta Francisco Falcone.

Aurreko astean argitaratu zuen taldearen artikulua Sensors aldizkariak. Bertan, sentsore sare bat osatzeko konfiguraziorik onena zein den azaltzen da, kostu ekonomiko eta energetiko txikienarekin, eta erabilitako komunikazio sistemen interferentziarik txikienarekin. Duela gutxi sortu den SmartCities izeneko ikerketa institutuaren lan-lerroen barruan ezartzen da lana, sentsore sareen eremuan, hain justu

Laneko atalik garrantzitsuena sistemaren kostu energetikoa kalkulatzea izan da, kostu hori ahalik eta txikiena izatea lortzeko asmoz. Haririk gabekoak dira sentsore guztiak, bateriaren bidez elikatzen dira, edota behar izanez gero, zelula fotoboltaiko bidez, taldekidea den José Javier Astrainek azaldu duenaren arabera, komunikazioetan gutxiago kontsumituz sareen bizitza luzeagoa izango dela azpimarratuz. Horrek, gainera, ahalegin ekonomiko eta pertsonal txikiagoa eskatzen du, beraz, gehiago aurrezten da.

Ezartzen den tokiaren arabera, sentsoreek zenbat kontsumitzen duten jakiteko ikerketa lana ere egin dute, baita sentsoreek beharrezkoa duten informazioa bakarrik bidaltzeko beharrezkoa den algoritmoa zein den ateratzeko ere.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari