Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko ikasleak ortuariak lantzen ari dira "Paris 365" jantoki soziala hornitzeko

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko ikasleak ortuariak lantzen ari dira "Paris 365" jantoki soziala hornitzeko

2013/05/03 - Unibertsitatea.net
Ekimena gauzatu ahal izateko unibertsitateak Arrosadiko campuseko Praktiketarako eta Nekazaritza Ikerketarako Etxaldean dauden 380 metro karratuko bi berotegi utzi dizkie ikasleei. Ekimena ikasketa akademikoei esanahi sozial handiagoa emateko prestakuntza ematen duen Ikaskuntza Zerbitzuko esperientzia bat da.

UPNA/NUPeko Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko hamabost ikaslek "Paris 365" jantoki soziala astero ortuariz hornitzeko konpromisoa hartu dute maiatzean eta ekainean.

Lanarekin hasteko, "Paris 365" jantokiko gizarte-egoera ezagutzera hurreratu ziren eta bertako erabiltzaileei buruzko informazioa jaso ondorenĀ  ortuariak lantzen hasi ziren. Horretarako unibertsitateak Arrosadiko campuseko Praktiketarako eta Nekazaritza Ikerketarako Etxaldean dauden 380 metro karratuko bi berotegi utzi dizkie.

Ikasleek beraiek erabaki behar izan dute ortuarien ekoizpen prozesua, barietateak zein hurrenkeretan erabili, zein espezie... Honez gain, beraien ardura izan da landatzea, ongarria ematea, ureztaketa eta laborearen osasuna zaintzea. Lanaren emaitza asteon ikusten hasi dira lehenengo uzta bilketarekin batera.

Ekimena ikasketa akademikoei esanahi sozial handiagoa emateko prestakuntza ematen duen Ikaskuntza Zerbitzuko esperientzia bat da.