Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NUPeko ikasle bat saritua izan da egindako bideo-jokoagatik

Dokumentuaren akzioak

NUPeko ikasle bat saritua izan da egindako bideo-jokoagatik

2007/09/26 - Unibertsitatea.net
Aplikazioa telekomunikazioko Ingeniaritzako karrera amaierako proiektuaren barne sartzen da.

Javier Hernández Sanchizek CoGain sareak antolatzen duen Creative Gaze nazioarte mailako lehiaketan 3. saria lortu du.

"Road to Santiago" da  NUPeko ikaslearen lan saritua. Begiradaz maneiatzen den bideo-jokoa da eta jokalariak Donejakue bidean aurkituko dituen frogak gainditu behar ditu.

CoGain, Europako 22 zentrotako ikerlarik osatzen duten sarea da. Premia bereziak dituzten pertsonen alorrean egiten dute lan, begiradaren jarraipenaren sistemetan eta aplikazioetan arituz.