Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NUPeko ikasle batek gailu mugikorrentzako ibilbide interaktibo bat diseinatu du

Dokumentuaren akzioak

NUPeko ikasle batek gailu mugikorrentzako ibilbide interaktibo bat diseinatu du

2015/11/16 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle batek gailu mugikorrentzako ibilbide interaktibo bat diseinatu du Iruñeko Trinitarios parketik ibili eta gehiago ezagutzeko.

Gailu mugikorrentzako ibilbide interaktibo bat eratu du Julen San Emeteriok, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikaslea bera, eta Iruñeko Trinitarios parkean aurkitu daitezkeen zuhaitzen inguruko informazioa ematen duen aplikazio bat da garatu duena.

Aplikazioa sortzearen lan hau Julen San Emeterioren ikasketa amaierako lana da eta ohorezko matrikua lortu du gainera, baita Informatika Ingeniaritza gradua bukatzat eman ere. Proiektua Unibertsitatearen eta Opera Diseño-Ingeniería enpresaren arteko lankidetzan sortu da, enrpesa hori izan baitzen Sanduzelaiko parke hori diseinatu zuena. 

Aplikazioaren beste helburuetako bat, gailu mugikorrak erabiltzea oztopoa ez izatea litzateke, horiek komunikabide eta ezagutza iturri bilakatzea hain justu, bide batez, gure lurraren kultura eta ingurumen ondarea hobeto ezagutzeko asmoz.

Hemen duzue albistea osorik: NUPeko ikasle batek gailu mugikorrentzako ibilbide interaktibo bat diseinatu du.