Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NUPeko erresidentzia irailean irekiko da eta 250 leku izango ditu

Dokumentuaren akzioak

NUPeko erresidentzia irailean irekiko da eta 250 leku izango ditu

2007/06/04 - Unibertsitatea.net
Ikasturte berriarekin jarriko da martxan erresidentzia eta Arrosadiako Campus barruan egongo da kokatuta. 3 apartamentu mota izango ditu eta 250 pertsonantzako tokia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) irailetik aurrera zerbitzu berria eskainiko du Arrosadiako Campusean, unibertsitateko erresidentzia. Campus barruan kokatuta egongo da, Lezkairuko errepidean eta "Los Abedules" izenaz ezagutuko da.

2007-2008 ikasturterako martxan jartzea da asmoa eta hori posible izateko lanean dihardute azken hilabeteetan.

Eraikinean, hiru motatako apartamentuak egongo dira eta guztira 250 toki izango ditu.