Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko Abián Bentor Socorro ikasleak doktoregaien ekarpen zientifiko onenaren saria irabazi du Optical Fibre Sensors biltzarrean

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko Abián Bentor Socorro ikasleak doktoregaien ekarpen zientifiko onenaren saria irabazi du Optical Fibre Sensors biltzarrean

2014/06/19 - Unibertsitatea.net
Zeliakia atzemateko biosentsore baten garapenari buruzko lanari esker saritu dute "Sentsore kimiko, biologiko, mediko eta ingurumenekoak" arloan
UPNA/NUPeko Abián Bentor Socorro ikasleak doktoregaien ekarpen zientifiko onenaren saria irabazi du Optical Fibre Sensors biltzarrean

Irudia: UPNA/NUP

Doktoregaien ekarpen zientifiko onenaren saria irabazi du, Abián Bentor Socorrok, UPNA/NUPeko doktoretza ikasleak, Optical Fibre Sensors biltzarraren 23. edizioan. Zuntz optikaren inguruan mundu mailan egiten den biltzar ospetsuenetarikoa da eta aurten, Santanderren ospatu da ekainaren 2tik 6ra. Saritutako lana zeliakia, glutenarekiko intolerentziaren ondoriozko gaixotasun kronikoa, atzemateko biosentsore baten garapenari buruzkoa da.

"Sentsore kimiko, biologiko, mediko eta ingurumenekoak" arloan gailendu da ikaslea eta horregatik, bere meritua onartzen duen diploma, garaikurra eta laurehun euro jaso ditu SPIE, Istrumentazio Foto-optikozko Ingeniarien Elkarte babeslearengandik.

Abián B. Socorro UPNA/NUPeko telekomunikazio ingeniaria da eta bertan Ingeniaritza Biomedikoa Masterra ere egin zuen. Komunikazio Optikoen eta Aplikazio Elektronikoen ikerketa taldearen barruko Sentsoreen Laborategian ari da doktoretza egiten, baina gaur egun, University of Southern California-n ikerketa egonaldi batean dago, "Armani Research Lab" taldean.

(Iturria: UPNA/NUP)